Zentzumenak
Zentzumenen mundua (Ahots taldea)
Kapituluaren lehenengo ataletan, ikusmena, entzumena, dastamena, usaimena sailetan, zentzumenak modu sortzailean erabiltzeko hainbat proposamen egiten dira. Lantegian ahots talde bitxia nola antolatu erakusten da
IKUSMENA
Ikusmena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da, begietan datzana eta irudiak sumarazten dituena. Argiari esker ikusten dugu. Argia objektuetan islatzen da eta horregatik, argia dagoenean gauzak ikusi dezakegu.
ENTZUMENA
Entzumena gizakiek dituzten bost zentzumenetakoa da, belarriek ahalbidetzen dutena eta hotsak sumarazten dituena. Entzumenik eza gorreria da.
UKIMENA
Ukimena gizakiek dituzten bost zentzumenetakoa da, gorputzaren azal guztian datzana baina bereziki esku, mihi eta ezpainetan kokatzen dena, gauzakien ukipena eta gauzen gogortasuna eta tenperatura sumarazten dituena.
DASTAMENA
Dastamena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da, ahoak ahalbidetzen duena. Oinarrizko bost zaporebereizi ditzakegu dastamenaren bidez: gozoa, gazia, mingotsa, garratza eta umami.
USAIMENA
Usaimena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da, sudurrak ahalbidetzen dutena. Honekin lotutako gaixotasunez neurologoak arduratzen dira. Bestela, usaimen eza anosmia da.
Lantegia
Ahots taldea