Kontsumoa
Hiru ikus-entzunezko eskaintzen dira atal hau osatzeko:
ATARIKOAK
Kontsumoa ondasunak eta zerbitzuak xahutzea da, horiek ekoiztu ondoren, kontsumitzailearen —kontsumitzen duen pertsonaren— beharrak eta nahiak asetzeko.
Kontsumitzailearentzat kontsumoak duen baliagarritasunaz gainera eta kontsumoak beste aldagai ekonomikoekin dituen erlazioez haraindi, ordea, produktuak eta zerbitzuak erosi eta baliatzeak gizarte eta erakunde osagai nabarmena du.
KONTSUMOAREN BILAKAERA
Kontsumoa pertsonen arrakasta soziala neurtzeko erabili izan da.
Era berean, kontsumoa masibo bilakatu da gehiegizko kontsumorako grina edo kontsumismoa bultzatu aberastasunaren banaketan ezberdintasun nabarmenak sortu eta ingurumenean arazo larriak eragin dira.
Aurrezkia
Ekonomian, aurrezkia pertsona edo erakunde batek aldi batean jasotako diru sarreretatik gastatu ez eta gordetzen duen dirua da.
Aurrezkia pertsonala edo familiarra izan daiteke, baina enpresek eta estatuak ere aurreztu dezakete.
Dirua aurrezteko arrazoi eta motibazio zenbait dago: alde batetik, gerora gerta litezkeen ustekabeko gastuei aurre egiteko aurrezten da; beste alde batetik, gerora kontsumitu (bidaia bat) edo inbertitzeko (etxebizitza bat) asmo batez ere egin daitekeen zerbait da.