Aditzoina
Eduki semantikoa —esanahia, alegia— daraman aditzaren gunea da aditzoina (etor, ibil, egon, ekar, esan…).
Euskaltzaindiaren Hiztegian, aditz bakoitzaren sarrerako lehen aipuan, berariaz emana dator bakoitzaren forma.
Formaren araua
Aditz-partizipiotik lortzen da aditzoina, eta, salbuespenak salbuespen, honela laburtu daiteke araua:
Izenetik, izenondotik eta adberbioetatik sortutako aditz eratorria denean, partizipioaren forma ere onartzen da aditzointzat: ume/umetu, eder/edertu, urrun/urrundu, huts/hustu…
Salbuespenak: aditz-izena –tze izanik, haren aurrean –i– badago (jaikitze, jalgitze, etsitze, bizitze, aritze…), –i– hori ez da galtzen (*jaik, *jaig, *ets, *biz, *ar…> jaiki, jalgi, etsi, bizi, ari…). Itxi eta etsi aditzek beti berekin eusten diote –i horri: *itx ezazu > itxi ezazu, *ez dezagun ets > ez dezagun etsi (Ez hala, ordea, etsi aditzetik eratorritako aditzek —alferretsi, askietsi, baietsi, balioetsi…—, arau nagusiaren arabera jokatzen baitute). Iritzi eta eutsi aditzetan bi aldaerak onartzen dira.
Estilo-aukerak
Bi dira behinenak:
Aditzoina