Aditz-partizipioa
Aditz perifrastikoetako aditz nagusiak lau molde (edo aditz-izenki) ditu, eta horietako bat da aditz-partizipioa:
Aditz-partizipioaren forma
Bi multzotan banatu ohi dira partizipioak:
Zenbait aditzek forma zaharra eta forma berria, biak, onartzen dituzte: ahantzi/ahaztu, jarraiki/jarraitu, sinetsi/sinistu, iratzarri/iratzartu…, nahiz ez den beti aukerakoa bata ala bestea jartzea; esate baterako, jarraitu aditzak adiera eta erregimen gehiago ditu jarraiki aditzak baino (*lanean jarraiki zuen, adibidez, ez da zuzena.
Aditz-partizipioa eta menderakuntza
Aditz-partizipioa menderakuntza-bide aberatsa du euskarak; giltzarri ezinbestekoa du perpaus jokatugabeak osatzeko: Zu hona etorriak asko poztu gaitu. Asko gustatu zait zuk idatzitako liburua. Erabat nekatuta nago. Iritsi ahala eseri dira… EGLU VII liburukiak aztertzen ditu halakoak.
Aditz-partizipioa (‘era burutua izenondo gisa’ etiketarekin ageri da Euskaltzaindiaren Hiztegian) izenondo gisa ere erabiltzen da sarri (uranio aberastua, lur agindua, iturri agortua…), bai eta, batzuetan, izen gisa ere (enkargatuak esan, batzartuek erabaki, aterpetuei ura eman…).
Euskaltzaindiari hartutako artikulua
Aditz-partizipioa