Skip to content
GERUNDIOA EUSKARAZ (aditzean oinarritutakoak)
Gerundioak euskarak modu berezian tratatzen ditu eta askotan, gaztelaniaren eraginez, joskera xelebreak egin ohi ditugu.
Hori saihesteko, honako honetan, aditzean oinarritutako gerundioak aztertuko ditugu.
-(e)z, -(a)z)
- Irratia entzunEZ esnatzen naiz goizetan.
- Aldeko haizea baliatuZ igo genuen malda.
-t(z)en)
- BazkalTZEN izan gara han.
- Arratsaldea irakurTZEN eman dugu.
-larik
- Lotan geundeLA(RIK) lapurtu ziguten motorra.
- Pentsatzen ari nintzeLA(RIK) galdu nuen trena.
-ta / -rik
- Etorrita zegoela ikusiTA (ikusiRIK), joan egin zen.
- Irratia entzunDA pozik joan ginen.
-(e)an
- ArraunEAN eman dugu goiza.
- LanEAN zegoen lagunak deitu dionean.