Aditza
Aditza zer den eta nola erabili erakusten da.
Aditzaren aspektua, aditz laguntzailea: indikatiboa, subjuntiboa, ahalera eta agintera.
Horretarako zazpi ikus-entzunezko prestatu dira, era guztietako azalpen eta adibideekin.
EUSKAL ADITZA
Perpausa aditzaz eta aditzaren inguratzaileez osatutako egitura bat dela onartuz, aditza izango litzateke perpauseko gainerako osagaiei batasuna ematen dien elementua.
Behin aditz bat aukeratuz gero, perpausa behar bezala eratua egongo bada, aditz horrek ezartzen dituen eskakizunak bete behar dira, agerian edo ezkutuan.
ASPEKTUA
Adizki perifrastikoetan bi zati bereiz daitezke:
aditz nagusia eta aditz laguntzailea.
Aditz nagusia lau eratara ager daiteke:
Lehenengoak ez dauka aspektu-markarik, beste hirurek bai, bakoitzak berea.
ADITZ LAGUNTZAILEA
Adizki nagusia + Adizki laguntzailea = Adizki perifrastikoa.
Adizki laguntzaileak, aditz laguntzaileen forma trinkoak besterik ez dira.
Hots: IZAN, EDUN, *EDIN eta *EZAN aditzen forma trinkoak.
INDIKATIBOA
Indikatiboan bi aditz laguntzaile dauzkagu:
IZAN eta *EDUN.
Lehenengoa NOR motako aditzekin erabiltzen da eta bigarrena NORK motakoekin.
SUBJUNTIBOA
Subjuntiboan *EDIN eta *EZAN aditz laguntzaileak erabiltzen dira.
NOR erako aditzek *EDIN hartzen dute.
NORK erako aditzek *EZAN.
AHALERA
Ahaleran *EDIN eta *EZAN aditz laguntzaileak erabiltzen dira.
NOR erako aditzek *EDIN hartzen dute.
NORK erako aditzek *EZAN.
AGINTERA
Agintera, batez ere, aginduak emateko erabiltzen da.
Nahiak, erreguak, aholkuak eta iradokizunak adierazteko ere erabil daiteke.
Euskaraz agintera hiru eratara adieraz daiteke: