Determinatzaileak
Determinatzaileak zer diren eta noiz eta nola erabiltzen diren erakusten da, hiru ikus-entzunezkoetan zehar.
1.- Determinatzaile mugatzaileak: artilkulua eta erakusleak
2.- Determinatzaile zenbatzaileak: zehaztuak, zehaztugabeak eta orokorrak.
DETERMINATZAILE MUGATZAILEAK
Mugatzailea, determinatzaile mota bat da.
Perpausean agertzen diren izen-sintagmek erreferentzia behar dute, eta, horretarako, determinatzailea nahitaezkoa da.
Kontrako arrazoirik ez den bitartean, izen-sintagmek mugatzailea behar dute.
Jaraunspena (antzezpena)
Aurreko bideoan ikusi eta ikasitakoa sakontzeko antzezpena.
DETERMINATZAILE ZENBATZAILEAK
Zenbatzaileak kuantifikatzaileak dira.
Kuantifikazioaren kontzeptuak mutur eta korapilo asko ditu, zentzu bat baino gehiagorekin erabiltzen baitugu.
Batzuetan logikarekin du zerikusia, beste batzuetan semantika formalarekin eta beste batzuetan hizkuntza arruntean ematen zaion eta hain teknikoa ez den zentzuarekin.