Izena
Aurkezpenak (Adiskide artean)
Geure burua nahiz geure lagunena nola aurkeztu erakusten da.
Bost ikus-entzunezko eskaintzen dira iraupen laburrekoak, azalpen gramatikal eta egoera antzeztuez.
Ikasten dugun bitartean Mirutegia TeleBistako gazte eta helduak ezagutuko ditugu.
Aurkezpenak
Nork bere burua aurkezten
perpausa
Izen-sintagma + Aditz sintagma = perpausa.
Izen sintagma izena ardatz duen egitura da.
Beraz, izen-sintagmaren osagai nagusia izena izango da.
Aditz sintagma perpausaren bigarren atala da eta, bertan, perpausaren nukleoa aurkitu ohi dugu: aditza.
IZENA
Izen guztiak ez dira mota berekoak
Badira izen batzuk mugatzailerik onartzen ez dutenak:
JON, BILBO, AXULAR, etab.
Beste batzuek, izen-sintagma osatuko badute, nahitaezko dute mugatzailea edo bestelako determinatzaileren bat:
ETXE, AUTO, MAITASUN, DIRU, MAHATS, LIBURU, etab.
IZENORDAINA
Izenordain deitzen direnek ere izen-sintagmak osatzen dituzte.
Ez dute inolako «lagunik» onartzen inguruan: (NI, ZU, HAIEK …).
Beraz, izenordainak ere izen-sintagmaren ardatz direnez, izentzat har daitezke.
Adiskideena
Aurreko bideoetan ikusi eta ikasitakoa sakontzeko antzezpena.