Partizipioa
Ikasgai hau partizipioari eskaini zaio.
PARTIZIPIOA ZER DEN
aditz-partizipioa (aditzaren forma burutua)
Aditz perifrastikoetako aditz nagusiak lau molde (edo aditz-izenki) ditu, eta horietako bat da aditz-partizipioa:
aditz-partizipioa (etorri, aztertu, hil, esan).
PARTIZIPIOA = IZEN
Askotan partizipioa oso gertu egoten da izenetik. Ikusi:
itzuli > 1. adibidean, partizipioa aditz nagusia da, ohiko erabilera da hori.
itzulia > 2. adibidean, partizipioa izen bihurtu da.
PARTIZIPIOA = ADJEKTIBO
Partizipio
Aditzaren forma ez-jokatua, adjektiboaren ezaugarriak dituena.
Partizipioak izenondoaren testuinguru berean ager daitezke, izen sintagma baten barnean eta predikatu osagarri gisa ere bai.
Adibide hauetan, izen sintagma baten barnean daude:
PARTIZIPIOA = ADBERBIO
Batzuetan autonomia osoa hartzen du, aditzondo balioarekin gehienetan.
Halakoetan -ta, -(r)ik, -(e)z eta -(e)an atzizkiak hartzen ditu: