Aditzaren kuadrila
Aditzaren kuadrila osatzen duten Aditz-sintagma, Adberbio-sintagma, Aditz-motak, Aditz multzoa eta Ohi partikula dira atal honetan erakusten direnak. Zer diren eta nola erabili behar diren gure esaldietan.
OSAGAIAK
Aditza da aditz sintagmaren ardatza.
Beste nolabait ere esateko: aditza bera ezinbestekoa da aditz sintagma osatzeko.
Aditzaz gain, beste osagai batzuk ere agertzen ahal dira aditz sintagman, adibideetan ikusiko denez.
Batzuk, aditzak berez eskatzen ditu: argumentuak dira.
Beste batzuk, ordea, askeagoak dira, ez baita beharrezko agertzea (adizlagunak eta aditzondoak).
ADITZ (HOBE ADIZKI) MOTAK
Aditza ez da biluzik agertzen perpausean, inflexio-markaz hornitua baizik.
Adizki inflexiodunetan jokatuak eta jokatu gabeak bereizi daitezke.
Jokatuak, berriz, trinkoak edo perifrastikoak izan daitezke.
ADITZ SINTAGMA
Sintagma batek nukleo (garrantzia handiena eta hierarkikoki balio handiena duen hitza eta beraz, sintagmari izaera ematen diona) gisa aditz bat duenean, aditz-sintagma bat dela esaten da. Bertan, zenbait osagarri aditzaren mende egoten dira.
ADBERBIO SINTAGMA
Adberbio-sintagma izenik gabe agertzen da, ez baita izen-sintagma bat, adberbio-sintagma bat baizik.
Izan ere, zenbait aditzek ez dute izen-sintagma objektua onartzen kantitate-adizlagun bat baizik.
Halakoak dira, adibidez, BALIO, PISATU, IRAUN, BAZKALDU, eta antzekoak.
Adberbio-sintagma hauek honako egitura hau izango dute:
‘OHI’ PARTIKULA
Ohi partikula modala, ezin da, zentzu estu batean, aditz-multzoko osagaitzat hartu.
Partikula honek OHIKOTASUNA adierazten du; baita aditz trinkoekin doanean ere.