Nongo eta Nondik
NONGO eta NONDIK deklinabide-kasuen ezaugarriak eta deklinabide kasu horiek noiz eta nola erabili behar diren erakusten da,azalpen teorikoen eta egoera antzeztuen bidez. Kasu bakoitzari lotuta ikus-entzunezko antzeztuak eskaintzen dira.
NONGO
LEKU-DENBORAZKO GENITIBOAK
Leku eta denborazko genitiboak dagozkien osagarrietatik datoz, -KO atzizkia hartuz.
NONGO (Bizigabeekiko inesiboa)
Determinatzen duen sintagma lekuan edo denboran kokatzen du. Non-osagarritik dator, horregatik osagarri horretan egindako oharpenak hemen ere baliagarriak dira.
L eta N letren atzetik, -KO beharrean, -GO eransten da. Ez da bizidun sintagmekin erabiltzen, horretarako noren kasua erabiltzen da.
NONGO (Labela)
Aurreko bideoan ikusi eta ikasitakoa sakontzeko antzezpena.
NONDIK
Nondik kasuak bai lekuz bai denboraz ekintzaren jatorria adierazten du, nondik edo noiztik gertatzen den. Bizigabeko izenezko sintagmekin eta perpausezkoekin erabiltzen da.
Erakusleek, galdetzaileek, leku-denborazko aditzondoek eta leku-izenek non kasuaren eskema bera jarraitzen dute.
Galdetzaileekin eta denborazko aditzondoekin atzizkia -TIK edo -DANIK izan daiteke.
NONDIK (Gezurra)
Aurreko bideoan ikusi eta ikasitakoa sakontzeko antzezpena.