Zehar galdera
Perpaus txertatu mota hauei zehar-galdera baderitze ere, gehienetan ez dira benetako galderak izaten. Izan ere, galdera informazio-eskea bada, **Zenbat urte nituen galdetu zidan. (ZER galdetu zizun?).
Perpaus horretan, GALDETU aditz nagusiaren osagarria, jakina, galdera bera da, galderak galdetzen baitira. Baina beste bi hauetan:
JAKIN eta ESAN aditzen osagarriak ez dira egiazko galderak, ez dira egiazki informazio-eskariak.
-(e)n
Mendeko perpausean galdera edo zalantza dagoenean, zehar-galdera erabili ohi da. Ez du axola perpaus nagusia baiezkoa,ezezkoa nahiz galderazkoa izatea. Beti mendeko perpausak agintzen du, eta hau galdera edo zalantza bada, -N edo bere aldagairen bat erabili beharko dugu.
Zati-galderetan (galdetzailea dutenak), eta perpaus nagusia falta denean edo agintezkoa denean, maiz ea jartzen da mendeko perpausaren aurrean.
-(e)n ala ez / -(e)nentz
Zehar-galderaren aldagai dira hauek, eta baietza edo ezetza indartzeko dira.