Menderakuntza
Perpaus batek bere barnean beste perpaus “txikiago” batzuk izan ditzake txertaturik. Perpaus nagusi deitzen dugun horren eta osagai dituen beste perpausen artean menpekotasunezko erlazio bat dago. Menpekotasun hori zuzena izan liteke, esaterako aditz baten osagarrien kasuan. Baina izan daiteke, nolabait, zeharkakoa ere, postposizio baten osagarri direnen kasuan edo Izen Sintagma baten barnean txertaturik daudenen kasuan, adibidez.
MENDERAKUNTZA zer den
Menderakuntzan, elkartzen ditugun perpausak ez dira maila berekoak.
Hori horrela, –Jonek telefono deia hartu du eta argi indarra joan da. perpaus elkartua osatzen duten bi perpausak maila berekoak dira.
Aldiz, –Jonek telefonoa hartu duenean argi indarra joan da. esaten badugu, perpausak ez dira maila berekoak, nolabait esateko, bat bestearen azpian baitago.
Formalki, adibide horretan, -nean menderagailuak erakusten du hori.