Erlatiboa
Perpaus erlatiboak euskal sintaxiaren ardatzetako bat dira. Izan ere, beste hainbat mendeko perpaus (denborazkoak, moduzkoak, etab.) osatzeko, euskarak perpaus erlatiboak baliatzen ditu.
Lehenengo atalean, perpaus erlatiboak zertan dautzan azalduko dugu.
Jarraian, perpaus erlatibo motak banan-banan aztertuko ditugu: -n erlatiboa / zein/non erlatiboa / bait- erlatiboa / Korrelazioz moldatutako erlatiboa.
Aurrekaririk gabeko izenordain edo adberbio galde-jatorridunen bidez sorturiko erlatiboa / Aditz jokatugabedun erlatiboa.
Erlatibozko esaldiak.
Erlatibozko esaldiak izenlagunaren funtzioa betetzen duten perpausak dira. Hona hemen erlatibozko egiturarik ohikoenak:
-(e)N
Hauxe dugu gehien erabiltzen den egitura.
-(e)NEKO
Egitura hau lekua zein denbora adierazteko erabiltzen da soilik.
-TAKO / -RIKO
Egitura hau ekintza burutuak adierazteko erabiltzen da soilik.
ADITZ-PARTITZIPIOA
Egitura hau iparraldean erabili ohi dute ekintza burutuak adierazteko.
LANBIDEAK
Erlatibozko esaldiak maiz erabiltzen dira lanbideak deskribatzeko. Atal honetan jolas bat roposatzen dizugu erlatiboa lantzeko.